171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

Ciberseguridad_industrial.jpg

2020.eko uztailak 30

  • SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du guztira
  • Ekimenaren helburua da zibersegurtasun-neurriak aplikatzea enpresa industrialetan

171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jaso dituzte Eusko Jaurlaritzako zibersegurtasun industrialeko 2020ko programaren bidez. Oraingo hau planaren hirugarren edizioa da, zeina 2018an hasi baitzen enpresa industrialetan zibersegurtasun-neurriak aplikatzeko eta, horrela, arlo horretan duten heldutasun-maila hobetzeko. Programaren helburu nagusia da zibermehatxuetatik hobeto babestea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala.

SPRI Taldearen eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko sigletan) bitartez kudeatutako programa honek 178 proiektu babestu ditu eta 23,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du guztira. Proiektu bakoitzak 7.300 euro inguruko dirulaguntza jaso du batez beste. Onartutako proiektuen % 46 Gipuzkoako ETEek aurkeztu dituzte (aurreko edizioetan baino portzentajezko lau puntu gehiago).

Guztira 194 proiektu aurkeztu dira, horietatik % 56 Gipuzkoakoak, % 33 Bizkaikoak eta % 10 Arabakoak.

Zibersegurtasun Industrialeko laguntzen programa duela bi urte sortu zen 600.000 euroko aurrekontuarekin, baina ikusirik euskal enpresa industrialen eskaera handia eta enpresek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren inguruan sortutako proiektu honekiko duten konfiantza, erabaki da programa handitzea eta, azkenean, aurten 1,3 milioi euroko laguntzak banatu dira.

Programak % 50eko finantzaketa ematen du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko dirulaguntza jasoko duelarik gehienez.

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industrialarekin hartutako konpromisoa eta 2017ko urrian sortutako BCSC-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa dira (SPRI Taldean integratua eta Arabako Teknologi Parkean kokatua) ekimen honen kokapen-esparrua. Bere helburu garrantzitsuenak dira enpresa sektorea sendotzea eta bere jarduera dinamizatzea zibersegurtasunaren arloan, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean. Zentzu horretan, laguntza programa hauxe izan zen martxan jarri zen lehen neurrietako bat.

Programaren lehen edizioa (2018ko deialdia) 600.000 euroko aurrekontuarekin hasi zen, baina kopuru hori handitu egin behar izan zen eskaera handiaren ondorioz. Azenean 102 proiektu onartu ziren (56 Gipuzkoako enpresenak, 25 Bizkaiko enpresenak eta 21 Arabakoenak) eta amaierako zenbatekoa 985.161 eurokoa izan zen.

2019ko deialdia ere 600.000 euroko aurrekontu batekin hasi zen, baina azkenean 2016 proiektu onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzak 1.877.526 €ko laguntzak eman zituen. Gainera, 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zen.