15 milioi euro turismoari eta merkataritzari laguntzeko, COVID19ak eragindako itxieraren ondoren

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak COVID19 Ezohiko Laguntzen Programa aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programak 15 milioi euroko zuzkidura du (7,5 turismorako eta 7,5 merkataritzarako).
Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa.
Laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz.