15 eta 19 urte bitarteko gazteak eta Gipuzkoako gazteak dira euskarazko webguneak edo Interneten euskaraz dagoen informazioa gehien kontsultatzen dituztenak

Argitalpen-data: 

2018 urte bukaeran Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen laurden batek (% 25,6) adierazi zuen aurreko hiru hilabeteetan kontsultatu zituela Interneten euskaraz zeuden webgunak edo informazioa (% 5,2k esan zuen kontsultatutakoa erabat euskaraz edo gehienbat euskaraz zegoela eta beste % 20,4k bai euskaraz bai gaztelaniaz zegoela).

Gainerako gazteek gaztelaniaz zeuden webguneak edo erabat gaztelaniaz edo gehienbat gaztelaniaz zeuden dokumentuak kontsultatu zituzten (% 63,6) edo ez zuten kontsultarik egin edo beste hizkuntzatan zegoen informazioa kontsultatu zuten (% 10,8).

Webak edo dokumentazioa euskaraz irakurri zuten gazteen ehunekoa (% 25,6) Euskadiko 15 urtetik gorako biztanleria osoari dagokiona baino askoz handiagoa da (% 11,9).

Euskaraz dauden webak edo informazioa gehien kontsultatu dituztenak gazteenak dira (15-19 urte bitartekoak) eta ehunekoak beherantz doaz adinean gora egin ahala, grafikoan ikus daitekeen moduan. Lurralde historikoaren araberako azterketan ikus daiteke Gipuzkoako gazteek bizkaitarrek edo arabarrek baino gehiago kontsulatzen dutela Interneten euskaraz dagoen informazioa.

Euskarazko webguneak edo Interneten euskaraz dagoen informazioa kontsultatu duten Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, adin-taldearen eta lurralde historikoaren arabera (%)

Gazteen Euskal Behatokiak informazio hau aztertu du eta horretarako Kulturaren Behatokiak emandako datuak izan ditu oinarri. Datu horiek “2018ko Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartze kulturalari buruzko inkesta (leiho berri batean irekitzen da)” izeneko ikerketatik atera dira.