14-25 urteko gazteei zuzendutako "Non ikusten duzu Europa Euskadin?"Argazki-lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia (Gobernu Bilera 10-03-2020)

fotoconsejo.jpg

2020.eko martxoak 10

  • Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren ekimen horren asmoa Europa gazteei hurbiltzea da, eta, horretarako, gazteek Europak ingurunearen garapenean egiten duen ekarpenaz duten ikuspegia argazki batean islatzea proposatzen da
  • Argazkiak martxoaren 18tik apirilaren 24ra bitarte aurkeztu ahal izango dira

Gobernu Kontseiluak “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” argazki-lehiaketaren bederatzigarren ediziorako deialdia egiten duen Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren agindua onartu du gaur.

Lehiaketa Instagramen eta Facebook eta Twitter plataformen bitartez egingo da. Bertan, interesa duten gazteek beren argazkiak argitaratu eta Europaz duten ikuspegia partekatu ahal izango dute sormenaren bidez.

Horren bidez, Autonomia Erkidego honetako lurraldearen garapen ekonomikoa bultzatzen duten inbertsio-jarduerak, proiektuak eta ekimenak finantzatzen dituen EGEFen eskualde-garapenean parte hartzen dela ezagutarazi nahi zaie gazteei, Europarekin zerikusia duten alderdiekiko interesa piztu nahi da (hurbileko hizkuntza teknologikoa erabiliz), eta sare sozialen erabilera Europa zabaltzeko bitarteko berri gisa finkatu nahi da.

Argazkiek EGEFen finantzaketa edo Europako beste laguntza batzuk jaso dituzten Euskadiko ekimenak edo proiektuak agertu beharko dituzte.

Argazkiak www.instagram.com/federeuropaeuskadi webgunean aurkeztu beharko dira 2020ko martxoaren 18tik apirilaren 24ra bitarte, biak barne.

Hiru sari emango dira: smartphone bat, smartwatch bat eta bluetooth entzungailu batzuk.

Informazioa eta lehiaketaren oinarriak honako honetan:

www.instagram.com/federeuropaeuskadi