Xabier Celestinok erakusketa bat osatu du lanerako bidean ikusten dituen eszenetatik abiatuta sortutako margolanekin.

  • Xabier Celestinok erakusketa bat osatu du lanerako bidean ikusten dituen eszenetatik abiatuta sortutako margolanekin.
berria.eus

  • DataAbenduak 29
  • Gaia Ikusizko arteak

Xabier Celestinok erakusketa bat osatu du lanerako bidean ikusten dituen eszenetatik abiatuta sortutako margolanekin. Iruñeko Katakrak aretoan dago ikusgai

Egunero zeharkatzen ditugun tokiak, beste norabait joateko bideak, beharrezkoak izan arren, berezko izaerarik ez dutenak. Halakoak dira ezlekuak: leku ez diren lekuak. Izan daitezke kaleak, korridoreak, geltokiak... Esateko ezer ez dutela dirudien arren, halako gertalekuak inspirazio iturri bilakatu ditu Xabier Celestino Muñiz (Iruñea, 1975) margolariak bere proiektu berrian: egunero lanerako bidean igarotzen dituen tokiak fotografiatu ditu, eta, ondoren, margotu, «egunero errepikatzen diren une errepikaezinak» artelan bihurtzeko. Emaitza erakusketa txiki bat da, eta Iruñeko Katakrak aretoan dago ikusgai.

Celestinok Iruñeko Arte Eskolan lan egiten du, eta urte hasieran, hainbat egunez, argazkiak egin zizkien egunero bidean begien aurrean izaten zituen tokiei —Nafarroako Blanca plaza, Nafarroa Behereko etorbidea, Intsumisioaren plaza, autobus geltokia, hiri garraioko markesinaren bat...—, eta baita handik pasatzen ari ziren hiritar anonimoei ere. «Sakelako telefonoarekin egiten nituen argazkiak, erakusteko nik zer ikusten dudan, munduari nola begiratzen diodan», azaldu du artistak. Bidea goizean goiz egiten du, eta orduan oinarritu da erakusketari izena jartzeko: 7:40.

Momentu iragankor horiek koadroetan jasota, «beste bizitza bat» eman nahi diela azaldu du: «Batzuetan, egiten dugu argazkiren bat halako tokietan, eta gero ezabatu egiten dugu. Askotan, ez ditugu irudi horiek berriro ikusten, baina esango nuke halako denbora mozketak egiten ditugula denbora luzatzeko; nik, argazki horiek margotzean, beste bizitza bat eman nion denbora horri, margotu bitartean han egongo banintz bezala».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri