Behinola 42 (2020)
- DataAbenduak 24
- Gaia Ikusizko arteak, Literatura
Galtzagorri Elkarteak argitaratzen duen Behinola aldizkariaren 42. alea kalean da. Sortzaile eta aditu askok parte hartu dute, eta aldizkaria bera dotore dator irudi aldetik ere. Ez galdu!
Azala, kontrazala, hitzaurrearekin batera doan zenbakia eta Sormenez ataleko ilustrazioak Irrimarrakoek egin dituzte. Sormenezeko ipuina Arrate Egañak idatzi du. Abenduko aleak liburu objektuak hartu ditu hizpide. Elena Rodríguez, Elena Detalleres, elkarrizketatu dugu. Detalleres liburu objektuak erabiltzen ditu bere tailerretan, bitartekaria da, eta hari egindako bisitaren kronika ekarri dugu aldizkarira. Kronika horretan liburu-erreferetzia asko dago, baita azalpenak eta Detalleresen ibilbidearen berri ere. Mikel Ayerbek Elena Odriozola sortzailearekin liburu objektuez izandako solasaldia ekarri du aldizkarira eta Lorena Martínez Oronozek liburuoi buruzko artikulua idatzi du.


