Mondragon Unibertsitateko 228 ikasle Zorrotzaurreko AS FABRIKeko eraikinera lekualdatuko dira urtarrilaren 7an

  • Mondragon Unibertsitateko 228 ikasle Zorrotzaurreko AS FABRIKeko eraikinera lekualdatuko dira urtarrilaren 7an
Bilboko Udala

  • DataAbenduak 22
  • Gaia Bestelakoak, Diseinua

  • AS FABRIK europar proiektutik sortu zen Bilbao As Fabrik, eta Bilboko Udalak gidatzen du, kolaboratzaile sare handi batek babestuta.
  • As Fabrik proiektuak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du, 12,4 milioi eurokoa.
  • Eraikin nagusiko lanak amaituta, Mondragon Unibertsitateko 228 ikasle urtarrilaren 7an lekualdatuko dira hara, uhartean emango diren tituluetako bat ikasten ari baitira.
  • Campusak 1.000 pertsona inguru har ditzake, Bilbao AS Fabrik bihurtu nahi den berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema eraikiko duten ikasleen eta eragileen artean.

Bilboko Udalak amaitu ditu Zorrotzaurreko uhartean Blbao As Fabrik proiektua hartuko duen eraikin nagusiaren obrak. Proiektuak (garatzen jarraitzen du), 12,4 milioi euroko finantzaketa du EGEFeko funtsetatik (5'8 milioi euro hiri-ekintza berritzaileen programaren bidez kofinantzatuta -UIA Bilbao As Fabrik proiektua- eta 3' 6 milioi euro Hiri Garapen Iraunkor eta Integratuaren Estrategiaren bidez batera finantzatuta -DUSI Zorrotzaurre proiektua-).

Eraikinak 5 solairu ditu: zero solairua, solairuartea, eta 1., 2. eta 3. solairuak. Hasiera batean, zero solairua, solairuartea eta lehen solairua okupatuko dira. Horietan gelak laborategi urbanoa eta makery-a (prototipoetarako espazioa) daude.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri