Kristautasunaren aurreko hilarri bat aurkitu dute Foruko San Kristobal ermitan
- DataAbenduak 22
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
Foruko San Kristobal ermita zaharberritzeko obretan, udalerriko alkateak ondare eta historia balio handiko hilarri bat aurkitu du obretara egindako bisitetako batean.
Foruko Udalak eta parrokiak San Kristobal baselizan abian jarri dituzten zaharberritze lanen testuinguruan, kristautasunaren aurreko hilarri bat aurkitu da, ondare eta historia aldetik aparteko balioa duena. Foruko alkateak, Mikel Magunazelaiak, luzitu zati txiki bat kendu eta leiho baten ateburua aurkitu zuen, balio historiko handiko pieza izan zena.


