12.000 lagunetik gorak ikusi du "Erlauntza" zinemetan

  • 12.000 lagunetik gorak ikusi du
zinea.eus

  • DataAbenduak 21
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlan homonimoan pantaila handirako Erlauntza filma azaroaren 6an heldu zen Hego Euskal Herriko zinema areto komertzialetara, eta ordutik, 12.000 lagunek baino gehiagok ikusi du komedia dramatikoa.

Pandemiak eragindako egoera berezia kontuan hartuta, filmak arrakasta polita erdietsi duela esan liteke.

Aitziber Garmendia, Sara Cózar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz aktoreek osatutako taldeak, Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Euskal Herri osoan aurkeztu zuten antzezlana pantaila handirako prestatzeaz arduratu dira iragan urtean, eta azaroaren 6an heldu zen aretoetara film surrealista. Haurtzaroko sei lagunen paperak antzeztu dituzte, eta haietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera landetxe batera joango dira asteburu-pasa. Harreman estua duten arren, gauzak aldatzen joan direla ohartuko dira, eta inoiz esan gabekoei eta orotariko aitorpenei egin beharko diete aurre.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri