Nafarroak % 40tik % 50era igo du kultur-instalazioen edukiera

  • Nafarroak % 40tik % 50era igo du kultur-instalazioen edukiera
    Nogenen kontzertua. Argazkia: EiTB
EiTB

  • DataAbenduak 15
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Kultur-eragileek eta Osasun eta Kultur departamentuek adostutako neurria da, ostegunetik aurrera sartuko dena indarrean.

Nafarroako Osasun eta Kultur departamentuak eragile kulturalekin elkartu dira gaur ostegunetik aurrera sektorearentzat hartuko dituzten neurri berriak adosteko, tartean edukiera handitzea.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, museo, zine, antzoki eta antzeko kultur-instalazioen gehienezko edukiera % 40tik % 50era igoko dute, eta gehienezko pertsona kopurua 150etik 200era handituko dute leku itxietan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri