Jose Mari Uriarteri eskaini diote Astola aldizkariaren zenbaki berria
- DataAbenduak 15
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
Gerediaga Elkarteak kaleratzen duen aldizkariaren 14. zenbakia da aurtengoa. Argitalpenak zortzi lan berri jasotzen ditu, horietako bi, Jose Mari Uriarte aldizkariko sortzaileak idatzitakoak. Maiatzean zendu zen Uriarte.
Erreportaje horietako batean Arripotzuetako presaren jatorria, garrantzia eta balioa aldarrikatu zuen Uriartek. Bigarrenean, azken lapikogileen errepasoa egin zuen. Ohi bezala, Durangaldeko historia eta Durangaldeari buruzko ikerketak jasotzen ditu argitalpenak.


