Euskal enpresa bat nagusi da nazioarteko arte digitalaren munduaneta
- DataAbenduak 7
- Gaia Bestelakoak
Necsum Trison enpresak sariak jaso ditu Las Vegas eta Londresen, eta lehen postua lortu du UNWTO, Athletic Club eta Bizkaiko Foru Aldundiak turismoa berraktibatzeko abiatutako erronkan.
Erandion du egoitza, eta startup bat izan arren, dagoeneko lortu du mundu mailako konpainia onenen artean kokatzea arte digitalaren esparruan.Euskal enpresa horrek nazioarteko sei sari jaso ditu urtea hasi zenetik hona.“Sormen estudio bat gara, esperientzia teknologiko eta interaktiboak diseinatzen eta exekutatzen dituena mundu osoan” adierazi du Mikel Gonzálezek, Necsum enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusiak.
Joan den astean nazioarteko proiektu digital onenaren saria jaso zuten AV Awards sariketan (ikus-entzunezkoen sektoreko Oscar sariak), Londrestik pandemia dela-eta online egin zen ekitaldi batean.Baina hori ez zen izan aurreko asteko aitortza bakarra, zeren astelehenean bertan Turismoaren Munduko Elkarteak (UNWTO) Athletic Club eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako erronkaren irabazle suertatu ziren San Mamesen.Lehiaketak sekulako harrera izan zuen, 35 herrialde baino gehiagotako 99tik gora enpresak parte hartu baitzuten. Asmoa zen proiektu berritzaile eta adimendunak bilatzea esperientzia turistikoak maximizatzeko Bizkaian, San Mames izanik gai zentrala eta Athletic testuingurua.


