EkimenLab-ek Londresko metroaren eskala errealeko maketa berriak garatu ditu Arrasateko Markulete industrialdean

  • EkimenLab-ek Londresko metroaren eskala errealeko maketa berriak garatu ditu Arrasateko Markulete industrialdean
SPRI

  • DataAbenduak 1
  • Gaia Diseinua

Deba Bailarako Industrialdea, S.A.-k 300 m²-ko pabilioi bat alokatu dio EkimenLab-i, Sormen Design eta Ekide Group ingeniaritza eta diseinu industrialeko enpresa gipuzkoarren lankidetzatik sortutako ekimen berriari.

Enpresa-guneen sustapenerako Deba Bailarako Industrialdea, S.A. eskualde mailako sozietateak, Sprilur-ek (Eusko Jaurlaritza eta Spri Taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoienako eta Debabarreneko udalek partaidetua dagoenak, EkimenLab izeneko ekimen berritzailea ostatatu du Arrasateko Markulete industrialdean. Ekimen horren helburua da trenen, autokarren, ibilgailu elektrikoen, autokarabanen, eta abarren serieko fabrikazioaren aurretiazko proiektuen hasierako prototipoak eta maketak egitea eskala errealean.

EkimenLab-ek 300 m²-ko espazio partekatua okupatzen du, eta bertan diseinatzen eta garatzen ditu estetikoki eta funtzionalki baliozkotuko diren eskala errealeko prototipoak, gero seriean fabrikatzeko eskaeraren arabera.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri