Zetak, Alex Sardui eta Sara Zozaya, 'Hatortxu Rock' jaialdian
- DataAzaroak 18
- Gaia Musika
Euskal presoei eta senideei babesa emateko jaialdiaren 24. edizioa egingo dute abenduaren 26an, internet bidez. Sarrera salgai daude.
'Hatortxu Rock' jaialdia bueltan da, eta kartela osatuko duten taldeak iragarri ditu antolakuntzak. Pandemiaren eraginez, aurten ez du ohiko formatua izango, baizik eta internet bidez ikusi ahal izango dira emanaldiak.
Abenduaren 26an, "Inoiz baino gehiago" lelopean, Maria Antunez, Josu Erbiti, Joseba San Sebastian eta Gorka Pastor musikariek Euskal Herriko talde ezagunen hainbat abesti eguneratuko dituzte, eta horiek plazaratzeko, Xabi Solano, Zaloa Urain, Tomas Lizarazu, Nerea Urbizu, Claudia Rodríguez, Lorena Aisa, Francis Díez, Idoia Tapia, Sara Zozaya, Lide Hernando eta Alex Sardui abeslarien laguntza izango dute.


