Datorren asteburuan online egingo da Open House Worldwide Jaialdia etenik gabe 48 orduz transmitituta

  • Datorren asteburuan online egingo da Open House Worldwide Jaialdia etenik gabe 48 orduz transmitituta
bilbao.eus

  • DataAzaroak 10
  • Gaia Bestelakoak, Diseinua

Bilbok, Open House Sareko kide den aldetik, jaialdi berri honen sarrera- eta itxiera-kapsuletan hartuko du parte.

Mundu osoko 40 hiri baino gehiagotako arkitekto, diseinatzaile, hirigile eta herritarren ekarpenak izango dituen lankidetzako ekitaldia.

Bertan, gizarte modura planteatzen zaizkigun desafio orokor berriak aurkeztuko dira, bai eta horiei erantzun posibleak ere: ingurumen-krisialditik etxebizitzaraino, garraioaren problematikatik pandemiaren osteko hiri-diseinura.

Asteburu honetan, azaroaren 14an eta 15ean, Open House Worldwide Sareak —mundu osoko 40 hirik baino gehiagok osatzen dutena, besteak beste, Bilbok— lehen lankidetza-ekitaldia egingo du: doako online jaialdia, streaming bidez etengabe 48 orduz transmititutako edukiarekin. Bertan izango dira ibilbideak eraikinetan, eztabaida-taldeak eta abarrak.

Bilbok jaialdi berri honen sarrera- eta itxiera-kapsuletan hartuko du parte. Bost kontinenteetako hirietako arkitekto, diseinatzaile, hirigile eta hiritarrek egingo dituzte ekarpenak.

Sortu eta hamar urtera, Open House Worldwide Sareak ekitaldi bat jarri du martxan. Horren bidez, erantzun ausartak, zabalak eta elkarri lotuak eman nahi zaizkie gizarte modura planteatzen zaizkigun desafio global berriei, COVID-19aren pandemiari nahiz klimatikoari.

Bilbok 2017az geroztik parte hartzen duen Open Houseko ekitaldi tradizionaletan bezala, jaialdi hau doakoa izango da interesa duen orok sarbidea izan dezan eta gozatzeko aukera izan dezan. Bilbok 2017az geroztik parte hartzen duen Open Houseko ekitaldi tradizionaletan bezala, jaialdi hau doakoa izango da interesa duen orok sarbidea izan dezan eta gozatzeko aukera izan dezan.

Jaialdiaren berri web orri honeta emango da: Open House Worldwide.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri