Bizkaia aurrera! Mikro-Kredituak 2. Fasea
- DataAzaroak 4
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
Mikrokredituen bigarren fasea 10 langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiei eta gehienez 5 urteko antzinatasuna duten arlo teknologikoko startupei zuzenduta dago.
Interesa duten enpresek Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako mikrokredituak eskatzen jarrai dezakete, Bizkaia aurrera! premiazko suspertze-neurrien planaren barruan.
Bigarren fase honetan 15.000 eurora igo da gehienezko zenbatekoa, eta zenbateko horrek ez dakar ez interesik, ez gasturik, ez komisiorik. Gainera, laguntzak bateragarriak dira ICOk eta Elkargik abalatutako maileguekin. Baldintza bakarra da mailegua merkataritza-, ekoizpen- eta antolaketa-suspertzearekin lotutako gastuak ordaintzeko erabili behar dela. Inola ere ezin da erabili zorra birfinantzatzeko edo pasiboa berregituratzeko.
Abian jarri zenetik, 367 enpresatik gora izan dira Bizkaia aurrera! planeko mailegua jaso dutenak. Lehenengo fasean, 7.500 eurora arteko kredituak eskaini ziren: 214 eman ziren, hau da, 7.425 euro, batez beste. Bigarren fase honetan, 153 eskaera onartu dira, eta 10.980 euro emango dira, batez beste, eta beste 100 eskaera daude balorazioan.
Informazio gehiago eta eskabideak hemen: www.seedcapitalbizkaiamikro.org/


