'Liburu Gaztea' booktrailer lehiaketa martxan jarri du Galtzagorrik

  • 'Liburu Gaztea' booktrailer lehiaketa martxan jarri du Galtzagorrik

  • DataUrriak 29
  • Gaia Literatura

12-16 urteko gazteek liburu bat irakurri eta ondoren ikus-entzunezkoa grabatu beharko dute, izan zinematografikoa edo animaziozkoa

'Liburu Gaztea' booktrailer lehiaketa antolatu du beste behin Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturako Euskal Elkarteak. 12-16 urteko gazteak liburuen erreseina interaktiboak egitera animatzen dituen lehiaketa da, eta aurten bederatzigarren aldia egingo du.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, parte hartzaileek liburu bat irakurri eta ondoren trailer bat grabatu beharko dute, izan zinematografikoa edo animaziozkoa. «Beraz, irakurlea izan eta zinea gustuko duen horrentzat primerako aukera bihurtzen da grabazio eta edizio lanetan jartzeko», adierazi dute Galtzagorritik.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri