Garbiñe Ubeda: «Gazteei gure gaztaroaz hitz egiteko dugun ezintasunaren ondorioak pairatzen ari gara»

  • Garbiñe Ubeda: «Gazteei gure gaztaroaz hitz egiteko dugun ezintasunaren ondorioak pairatzen ari gara»
    Garbiñe Ubeda, 'Lekukoa' trilogia osatzen duten liburuekin. / E.A

  • DataUrriak 26
  • Gaia Literatura

'Esanezinak'-ekin itxi du Garbiñe Ubedak 80ko hamarkadako Euskal Herrian girotu duen 'Lekukoa' trilogia, gazteei zuzendua

Iheserako joera du askotan gazte literaturak, errealitatetik –errealitatearen ertz zorrotzenetatik batik bat– urruntzekoa. Ulertzekoa da hortaz Elkar argitaletxeak Garbiñe Ubedari gazteentzako liburu sorta bat idatz zezan eskatu ondoren, ezusteko galanta hartzea 1967an Ibarran jaiotako idazle, kazetari eta diseinatzailearen proposamena jasotzean. Zeren eta, Antxiñe Mendizabal editorearen hitzetan, «gazte literaturari dagozkion estereotipoei ihes egin die hasieratik, oso libre ibili da», eta 'Lekukoak' trilogia kokatu du fantasiarako tarte txikia eskaintzen zuen 80ko hamarkadako Euskal Herrian.

'Sasieskola' eta 'Mehatxua'-ren ondotik, 'Esanezinak' heldu da orain, trilogiaren amaiera. Honetan ere neska gazte baten aurpegiak betetzen du liburuaren azala. Larraitz da, 1984ko ostegun buruzuri batean, eskolan egon beharrean, piper egin eta liluratuta zeukan Martinekin mendira joan zena. Han ikusiko du nola hiltzen dituen hiru pertsona Guardia Zibilak segada batean. Idazlearen arabera, «behar ez zuen lekuan egoteak eta segada haren lekuko izateak hankaz gora jarri zuen bere bizitza, eta areagotu egin zituen azaleratzen ari zitzaizkion arazoak: maitasun kontuak; amarekin zeuzkan tirabirak, generazionalak baino gehiago zirenak; bizitza sozialari lotutakoak...».

Hiru liburuak solte irakur daitezke, baina gauzak gertatzen diren eta argitaratu diren hurrenkeran irakurtzean antzematen da ondoen erretratu orokorra: «Aurrenekoan arazoak sortzen eta azaleratzen dira; bigarrenean korapilatzen dira gauzak –areagotu egingo dira amarekin dituen liskarrak, lagunik gabe geldituko da...–, eta hirugarrena, 'Esanezinak', korapilo guztiak askatzera dator».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri