"Ama Kuraia" ekoizpen propioa estreinatuko du Arriaga Antzokiak

naiz.eus

  • DataUrriak 22
  • Gaia Arte eszenikoak

Bertolt Brechten ‘Ama Kuraia eta bere seme-alabak’ klasikoan oinarritutako ekoizpen propioa estreinatuko du ostegun honetan Arriaga Antzokiak, martxoan aurreikusita zegoen data atzeratu ondotik. Maria Goiricelaya bilbotarrak moldatu du eta zuzendu du antzezlana eta Kepa Errastik burutu du euskararako obrarako egokitzapen lana.

Pozez iragarri du Bilboko Arriaga Antzokiak ‘Ama Kuraia’ antzezlanaren estreinaldia, izan ere martxoan oholtzaratzekoa zen obra atzeratu egin behar izan zen ezinbestean. Bertolt Brechten ‘Ama Kuraia eta bere seme-alabak’ klasikoan oinarrituta, antzokiak bi bertsio prestatu ditu, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Ekoizpen berria ostegun honetan, hilaren 22an, estreinatuko da euskaraz, eta larunbata arte ikusi ahal izango da. Datorren astean, urriaren 29tik azaroaren 1era, ‘Madre Coraje’, gaztelaniazko bertsioa estreinatuko da.

Lanaren moldaketa eta zuzendaritza Maria Goiricelayak egin ditu, «euskal eszenan indar gehien duen zuzendarietako bat», azpimarratu du antzokiak. Erronka izan da Brechten estruktura epikoari eustea. Musikari eta plastikari dagokionez euskal kulturaren aipamen bereziak ditu proposamenak, baina jatorrizko bertsio lehor eta gogorraren aldeko apustua egiten du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri