Eñaut Elorrietaren eta Zea Mays eta Izaki Gardenak taldeen akustikoak, sarean

  • Eñaut Elorrietaren eta Zea Mays eta Izaki Gardenak taldeen akustikoak, sarean
    Elorrieta artxiboko irudian / Jose Usoz

  • DataUrriak 20
  • Gaia Musika

Udagoieneko Ostera zirkuituaren baitan izango dira ikusgai kontzertuok, azaroaren 13tik 29rako hiru asteburuetan

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera zirkuituak 21. aldia ospatuko du azaroaren 13tik 29rako hiru asteburuetan, formatu guztiz ezberdinarekin. Izan ere, Bizkaiko hiru foru museotan grabatutako Eñaut Elorrietaren eta Zea Mays eta Izaki Gardenak taldeen kontzertu akustiko bana eskainiko ditu dohainik Udagoieneko Ostera webgunean.

Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatuak aurkezpenean adierazi duenez, «kultura arloak momentu oso latzak bizi ditu eta beraz, Udagoieneko Ostera egitasmoak zentzu berezia hartzen du aurton, batetik egin diren ahaleginagatik programazioari eusteko eta bestetik, aukera izango dugulako modu berezi baten Udagoieneko Osteraren XXI. edizio honetaz disfrutatzeko».

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri