Korrika 2022ra atzeratu dute, pandemiaren ondorioz
- DataUrriak 16
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura
AEK-k bi urtean behin egiten duen euskararen aldeko lasterketaren 22. edizioa 2021ean zen egitekoa, baina urtebete atzeratu dute koronabirusaren ondorioz.
2019an Garesetik Gasteizera eginikoaren ondoren, Korrikaren 22. edizioa 2021ean zen egitekoa, urte bitan behin antolatu ohi baitu AEK-k euskararen aldeko lasterketa. Koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, baina, urtebete atzeratu eta 2022an egitea adostu dute antolatzaileek, prentsaurrekoan iragarri dutenez.


