Euskadiko Orkestrak 'Erlauntza' ren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

  • Euskadiko Orkestrak 'Erlauntza' ren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean
Tentazioa

  • DataUrriak 15
  • Gaia Musika, Ikus-entzunezkoa

Mireia Gabilondok zuzendutako filma azaroan estreinatuko da.

Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira Tentazioak eta Acronicak ekoitzitako komedia garratz honetako protagonistak.

Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da, haietako baten ezkonaurreko-agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai.
A priori asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat.
Ane Antoñanzas eta Fernando Bernués 'Erlauntza' filmaren ekoizleak dira. Gidoia Kepa Errastik eta Mireia Gabilondok idatzi dute. David Bernués eta Xabier Lozano arduratu dira argazkien zuzendaritzaz. Ana Turrillasek landu du arte zuzendaritza. La Tentación eta Acronica dira filmaren ekoizpenaren arduradunak.

Zuzendaria: Mireia Gabilondo,
Bergara (Gipuzkoa), 1964 -, antzerkiko, zinemako eta telebistako aktore, zuzendari eta gidoilaria. Tanttaka antzerki talde donostiarraren sortzailea izan zen 1983an. Aktore gisa, Euskal Telebistako hainbat telesailetan parte hartu du, baita hainbat antzezlanetan ere. 2012an 'Barrura begiratzeko lehioak' filmaren 5 istorioetako bat zuzendu eta kontatu zuen. 2013an bere lehen fikziozko film luzea aurkeztu zuen, 'Amaren Eskuak' bakarka zuzendua. 2005ean Fernando Bernuesekin batera 'Kutsidazu bidea Ixabel' filma zuzendu zuen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri