1.725 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin

2020.eko martxoak 21

  • 14 hildako gehiago zenbatu ziren atzo eta 25 pertsona osatu dira
  • Osakidetzak bisita birtualen sistema bat jarriko du martxan gaurtik aurrera, ospitaleratutako pazienteak beren familiekin harremanetan jar daitezen

 85 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20ak arte 14 heriotza gehiago izan ondoren. Euskadin 260 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 1.725 dira guztira (horietatik 648 ospitalizatuta daude). Sendatutako pertsonak, berriz, 25 dira gurean.

 Hala eman du ezagutzera Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek, Eusko Jaurlaritzak egunero eskaini ohi duen agerraldian. Bertan iragarri duenez, bisita-sistema birtuala jarri da martxan, ospitalean dauden pazienteen eta euren senideen artean tablet edota telefono bidezko komunikazioa ahalbidetzeko. Jakinarazitakoaren arabera, gaur bertan abiatu da ekimena Araban (Txagorritxun) eta datozen egunetan sare osora hedatuko da. Mikel Sanchezek adierazi duenez, ez da berehalako zerbait izango, baina asistentziaren kalitatea hobetzeko eta jasaten ari diren egoera emozionalak arintzeko balioko du, hurbilago eginez.

Kutsatuen kasuei dagokienez, ordea, hauxe da banaketa lurraldez lurralde: 

  • GIPUZKOAN 273 positibo daude, eta horietatik 84 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 651 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 310 ospitalizatuta.
  • Eta, ARABAN, 801 kasu zenbatu dira, eta horietatik 254 ospitalizatuta daude.

            . Martxoaren 21eko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

98

254

55

801

BIZKAIA

112

310

19

651

GIPUZKOA

50

84

11

273

GUZTIRA EUSKADI

260

648

85

1.725

Datu gehiago EGUNERKOKO BULETINEAN: https://bit.ly/2WuiYUp