1.465 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Euskadin

2020.eko martxoak 20

18 hildako gehiago zenbatu ziren atzo; 21 pertsona sendatu dira

 

71 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez. Atzo, 18 heriotza gehiago izan ziren, hain zuzen ere, pandemiaren hasieratik kopururik handiena. Bestalde, 21 pertsona sendatu dira.

Euskadin beste 275 COVID-19 kasu erregistratu dira. Beraz, kutsatutakoak guztira 1465 dira (horietatik 550 ospitalizatuta daude). Lurraldeka, honako hau da banaketa: 

  • GIPUZKOAN 223 positibo daude, eta horietatik 79 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 539 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 247 ospitalizatuta.
  • Eta, ARABAN, 703 kasu zenbatu dira, eta horietatik 224 ospitalizatuta daude.

 

           . Martxoaren 20ko eguneratzea

Kasu positibo berriak

Pertsona ospitalizatuak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

82

224

48

703

BIZKAIA

146

247

17

539

GIPUZKOA

47

79

6

223

GUZTIRA EUSKADI

275

550

71

1465

 

Datuok, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kide Mikel Sanchezek jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak egunero eskaini ohi duen agerraldian.

 

Txostena: http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/20_marzo_Boletin.pdf

 

                                     Gasteiz, 2020ko martxoaren 20a