Arantza Santesteban: "Ezkutuan dauden espazio eta bizipenak irudietara ekartzea izan da nire obsesioa"
- DataIrailak 23
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Arantza Santesteban iruindar zinemagileak “918 gau” amaierako fasean dagoen pelikula aurkeztuko die profesionalei Zinemaldiko WIP Europa sailean.
Egindako pelikulek ez ezik, egiten eta egiteko daudenek ere tokia izaten dute zinema jaialdietan, zinemagintzan diharduten eragile guztien arteko topagunea direnez gero. Donostiako Zinemaldian, esaterako, WIP Europa atalak postprodukzio fasean dauden film aukeratu zenbait aurkezten dizkie produktore, banatzaile, salmenta agente eta programatzaileei, filmok amaitzen eta hedatzen lagun dezaten.
Hain zuzen ere, Donostiako zinema jaialdiaren atal honetan aurkeztuko du Arantza Santesteban historialari, zinemagile eta ikus-entzunezkoen ikertzaileak (Iruñea, 1979) “918 gau”, legez kanpokotzat jotako alderdi politiko batean jarduteagatik terrorismoa egotzita Santestebanek kartzelan igarotako gauak lengoaia zinematografiko esperimentalaren iragazkitik pasatuta erakusten dituen lana.
Santestebanekin mintzatu gara, proiektuaz gehiago jakiteko.


