2020KO GLOBAL INNOVATION DAY hitzordurako berrikuntza-kasu praktikoen deialdia
- DataIrailak 23
- Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua
Izena emateko epea zabalik urriaren 2ra arte.
--
Berrikuntza praktika onen bila gabiltza.
Zure erakundeak praktika berritzailerik jarri al du martxan COVID-19ak eragindako krisi-egoeran edota antzerakoetan sortutako erronkei aurre egiteko?
Kultura eta jarrera proaktiboa hartzeko gaitasuna duten erakundeek, beren produktu eta zerbitzuetan, prozesuetan, pertsonekiko eta bezeroekiko harremanetan berrikuntzarako jarrera eta kultura hori dutenek, ekarpen handiagoa egiten diote gizarteari krisi-garaietan.
Euskal erakunde asko eraldatzen eta BERRITZEN ari dira jada, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak praktika berritzaile horien berri jakin nahi du, aitortza egiteko, eta, eskuratu dituzten emaitzak eta egin dituzten ekarpenak aintzat hartuta, besteak haien urratsei jarraitzera animatzeko.
Kontsultatu oinarriak eta aurkeztu zure hautagaitza urriaren 2ra arte!
5 proposamen onenak #GlobalInnovationDay 2020n aurkeztuko dira.
--
Global Innovation Day
Global Innovation Day jardunaldia euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatua. Jardunaldiaren helburuak bi dira, funtsean: euskal berrikuntza balioan jartzea, eta Euskadi lurralde berritzaile moduan kokatzea, berrikuntza globalarekin konektatuz.
Hurrengo edizioa: 2020ko azaroaren 2an


