Euskal Gidoigileen Elkarteak Euskal Gidoi Onenaren Saria emango du Donostiako Zinemaldian
- DataIrailak 22
- Gaia Ikus-entzunezkoa
SGAEren Euskadiko Lurralde Batzordearen eskutik, sariaren seiga irailaren 25ean (ostirala) emango da 19:00etatik aurrera, Kursaal-eko Club aretoan.
Bere seigarren edizioan, Euskal Gidoigileen Elkartea saria Jaialdiaren edozein sailetan aurkezten den euskal ekoizpeneko fikziozko film luzeetako baten gidoiari emango zaio, eta trofeo bat eta 1.500 euro barne hartuko ditu (eskudirutan). Zenbateko hori hautatutako gidoiaren egilearentzat edo egileentzat izango da bakar-bakarrik.
Edizio honetan, Ana Hormaetxea (gidoigilea), Egoitz Moreno (gidoigilea) eta Roberto San Sebastian (zuzendaria) euskal zinemagileak izango dira Euskal Gidoigileen Elkartea Saria erabakiko duten epaimahaikideak.
Asier Guerricaechebarríak, Euskal Gidoigileen Elkartearen presidenteak, eta SGAE Euskadiko Zuzendaritzakide batek, emango dute saria.


