Nazioarteko ontzigintzan graduatutako lehen hiru ikasleen promozioa
- DataIrailak 11
- Gaia Ondarea, Bestelakoak
Albaolako eskolak 2017ko irailean hasi zuen bere bidea hiru ikaslerekin. Dagoeneko nazioarteko 18 ikaslek osatzen dute eskola hau. Aste honetan 3k bukatu eta 6 berri hasiko dira
Historikoki, maila goreneko ontzigintza arotzen lurraldea izan da Euskal Herria. Azken hamarkadetan, ordea, ogibide hori ia desagertu arte galdu egin da. Egurrezko ontzien eraikuntzaren gainbeherak teknologia, teknikak, tresnak, lehengaiak eta gainerako osagaiak bertan behera uztea ekarri zuen. Horregatik, Europako beste herrialde batzuetan ontzigintza tradizionalean prestakuntza eskaintzen den bezala, Albaolak erabaki zuen 2017an, Aprendiztegi eskola sortzea, teknika horiek erakusteko, hain justu. Bertan, mundu osoko aprendizak ontzigintza ikasten ari dira.
Duela hiru urte ikasketak hasi zituzten lehen 3 ikasleak graduatu berri dira orain: Javier Vizcaya, Manuel Goethals eta Rémi Fennebresque, hain zuzen. Beharrezko trebetasun guztiak eskuratu dituzte ontzi tradizionalak eraikitzeko, teknika tradizionalak eta modernoak konbinatuz, baina, batez ere, ontzigintza tradizionalaren lanbidea mantentzeko.


