"Haizearen egia", Ekain Albiteren lehen lan profesionala, Zumaian estreinatuko da
- DataIrailak 11
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Modu amateurrean aritu ondoren, Ekain Albitek modu profesionalean egin duen lehen lana da ‘Haizearen egia’. Tahar gazte saharauiarraren istorioa landu du, aita gaixo du Tindufen eta bertan kontraesanei aurre egin beharko die. Ostegun honetan estreinatuko da, Zumaiako Kultur Etxean.
Modu amateurrean hainbat film labur egin ondoren, Ekain Albite (Zumaia, 1999) zuzendariak ‘Haizearen egia’ lan laburra estreinatuko du jaioterriko Aita Mari Antzokian ostegun honetan bertan. Gaur egun Albite zinema-zuzendaritza ikasketak amaitzen ari da Bartzelonako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Cataluny-an (ESCAC), Zuzendaritza espezializazioan. ‘Haizearen egia’ bere lehendabiziko film labur profesionala da.
Aipatu filme laburrean Tahar gaztearen istorioa kontatu du zumaiarrak: Saharan jaio eta Euskal Herrian bizi den 20 urteko mutilarena, alegia. Haren familiak Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du eta, egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago.


