Mikel Markezek eta Esti alabak disko partekatua dakarte: Azalberritzen

  •  Mikel Markezek eta Esti alabak disko partekatua dakarte: Azalberritzen
entzun.eus

  • DataIrailak 3
  • Gaia Musika

Bosna abestik osatuko dute eta, besteak beste, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Jon Martin eta Alaia Martinen testuak erabili dituzte.

Mikel Markez eta Esti alaba eskuz esku ari dira disko berria prestatzen. Grabaketak amaituta, ekoizpen osteko lanetan dabiltza une honetan eta, ondo bidean, azaro erdialdera diskoa kalean izatea espero dute, “beranduenez Durangoko Azokarako”.

Azalberritzen izeneko lanak hamar kanta bilduko ditu. Erdiak Mikel Markezek konposatuak eta beste erdiak Esti Markezek idatzirikoak. Azken honek adierazi duenez, aitaren sinadura daramaten piezak “lasaiagoak” dira eta, aldiz, “alaiagoak eta biziagoak” dira alabak konposatu dituenak.

Bi musikariak bizitzen ari omen diren eraldaketa faseari erreferentzia egin nahian aukeratu dute Azalberritzen titulua.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri