"Panoli Kabareta" COVID-19aren aurkako txertorik umoretsuena
- DataAbuztuak 13
- Gaia Arte eszenikoak
Gorka Ganso eta Cecilia Paganinik haur antzerkia eskainiko dute bihar Atsegindegin, 19:00etatik aurrera, barreak ziurtatuz.
Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik Durangoko bikote komikoa dira, eta uda honetan Panoli Kabareta ikuskizun berria estreinatu dute. Hernaniarren gozamenerako, bihar 19:00etatik aurrera, Atsegindegin ikusteko aukera egongo da.
Bi artistek dioten bezala Panoli Kabareta «Antzar&Kiaren laborategietatik atera berri den COVID-19aren aurkako 19 txertoa da.


