"Gernikako arbola" Euskal Herriko ereserkia izateko eskatu dute 83 euskal musikarik

  • Manifestuaren aurkezpenean "Gernikako Arbola" abestu dute. Irudia EiTBko bideo batetik hartua da.
EiTB

  • DataAbuztuak 12
  • Gaia Musika

Iparragirre jaio zela 200 urte bete direla baliatuz, hainbat euskal musikari, kantari eta kantautorek bat egin dute Gernikako Arbola abestia "Euskal Herria/Baskoniaren ereserkia" izatearen alde.

Hainbat euskal musikarik, kantarik eta kantautorek sinatutako manifestua aurkeztu dute Iruñean. Bertan, Jose Mari Iparragirre "gure historiako lehen kantautorea" jaio zela 200 urte bete diren honetan, urretxuarraren Gernikako Arbola Euskal Herriko ereserki bezala aldarrikatu dute.

EAEk (Eusko Abendaren Ereserkia) eta Nafarroak (Gorteen Ereserkia) euren ereserki propioak dituztela eta, Euskal Herriko zazpi probintziak batzen dituen ereserkirik ez dagoela azpimarratu dute.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri