Eslovenia, Espainia, Georgia eta Turkiako bost ekoizpenek hartuko dute parte WIP Europa ekimenean
- DataAbuztuak 12
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Donostia Zinemaldiko Work in Progress berria, zeina Glocal in Progress ekimenaren bilakaera den, irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da online eta aurrez aurre.
Eslovenia, Espainia, Georgia eta Turkiako bost ekoizpenek hartuko dute parte WIP Europan, hots, Glocal in Progressen bilakaera gisa sortu den Donostia Zinemaldiaren jarduera berrian. Jarduera ekoizpen gehiena Europakoa duten pelikulei zuzenduta dago, edozein hizkuntzatan, baina hegemonikoa ez den hizkuntzaren batean filmatuta egotea positiboki baloratzen da.
Aurten, WIP Europak online formatua eta aurrez aurrekoa konbinatuko ditu, eta hilaren 22an, 23an eta 24an egingo da, Zinemaldiaren 68. edizioarekin batera. Donostiara fisikoki joan daitezkeen profesionalak aretoko emanaldietara joango dira, beti bezala, eta Industriaren online akreditatuek, berriz, zerbitzu horiek urrutitik baliatu ahalko dituzte.


