Beethovenen 250. urteurrena ospatzeko 6 kontzertu irailean
- DataAbuztuak 12
- Gaia Musika
Urte hasieran, Donostia Musikarekin batera, Ludwig van Beethovenen (1770-1827) jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko bi integral abiatu genituen Victoria Eugenia Antzokian.
COVID-19a dela eta, horietako batzuk bertan behera geratu ziren udaberrian eta iraileko lehen astean birprogramatu genituen. Sarrerak salgai daude uztailaren 13tik antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Bi ziklo daude urtean zehar: trioen eta piano eta harietarako sonaten integrala, alde batetik, eta pianorako sonaten integrala, bestetik.


