Ipuin harrigarri eta dantzagarrienak
- DataAbuztuak 11
- Gaia Musika
Trikitia oinarri, pop abesti melodikoak plazaratu zituen Alaitz eta Maider bikoteak. Udako kantu bilakatu ziren asko eta asko, eta Euskal Herria dantzan jarri zuten 'Txanpon baten truke' eta beste pieza batzuekin. Hamabost urte egin zituzten elkarrekin.
Aspaldiko garaietan eta urrutiko lurraldeetan gertatutako istorio harrigarriak dira, baina ipuin triste batzuk sekula ez dira horren dantzagarriak izan. Dragoia eta printzesa, basoko Loti Ederra eta Printze Urdina, Txanogorritxu eta otsoa: den-denak kale kantoian jarritako gizonak kontatuak, txanpon baten truke.
Alaitz eta Maider bikoteak triki-pop doinuekin sortutako kantuak sekulako arrakasta izan zuen 1990eko hamarkadaren azken urteetan. Haien aurreneko abestietako bat izan zen Txanpon baten truke, eta Euskal Herriko plaza guztiak dantzan jarri zituen.


