Oroitzapenak nola sortu, kontserbatu eta berreskuratu

  • Oroitzapenak nola sortu, kontserbatu eta berreskuratu
    Nahikari Mora eta Clara Sánchez-Dehesa./ Endika Portillo

  • DataAbuztuak 7
  • Gaia Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoa

Nahikari Morak eta Clara Sánchez-Dehesak HAZ kultur kooperatiba eratu berri dute, argazkiak eta film analogikoak berreskuratzeko eta teknika tradizionalen bidez material berria sortzeko.

Argazkigintza eta zinema analogikoa berreskuratzea, sortzea eta kontserbatzea. Honela aurkezten da HAZ, Nahikari Mora, argazkilari analogikoa, eta Clara Sánchez-Dehesa, ikus-entzunezko materialaren kontserbazioan eta zaharberritzean espezialistaren proiektu berria. Arte bisualen bi maitale hauen bideak hainbat proiektutan gurutzatu ziren lehendik, eta amankomuneko interesek bat egin zuten abentura berri honi ekiteko.

Bi urte daramatzate HAZ prestatzen, baina duela aste batzuk arte ez ziren kooperatiba gisa erregistratu, eta lokal berriaren lanei ekin zioten. “Orain, datorren ikasturteko formakuntzaren egitarauan eta laborategiaren beraren muntaian ari gara lanean, Palentzia kaleko 14. zenbakian”, azaldu du Nahikarik.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri