ITXITIK. Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpena
- DataAbuztuak 7
- Gaia Ikus-entzunezkoa
Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau ZINEUSKADIren webgunean argitaratzen den hurrengo egunean zenbatzen hasiko da, eta argitaratu eta hamabost egunbaliodunera amaituko da.
--
03/2020 DEIALDIA, COVID-19aren testuinguruan film laburrak eta ondorengo film luze kolektiboa ekoizteko diru-laguntzei buruzkoa.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailak eta Zineuskadi elkarteak ezohiko diru-laguntzen deialdi bat jarri dute martxan COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz etorri den konfinamenduaren inguruko ikus-entzunezkoak ekoizteko, Euskadiko ikus-entzunezko jarduera profesionala sustatzeko xedez.
Ekimen honek sektoreko berraktibazio profesionalaren pizgarri izatea du helburu, COVID-19 pandemiak behartutako etenaldiaren ondorioz egoera latza bizi duen sektorea den aldetik.
Horretarako, Zineuskadik kudeatutako deialdiaren bidez COVID-19aren konfinamenduari buruzko 7 film labur ekoiztea da asmoa, eta jarraian film luze bat egitea film labur horiek elkartuta. EitBk hautatutako filmen komunikazio publikoaren eskubideak erosteko konpromisoa hartu du, eta horretarako 12.500 € emango dizkio proiektu bakoitzari eta 3.000 € film laburrekin osatutako azken lanari, filmok telebistan eman daitezen lagapen-kontratu bakoitzean ezartzen diren baldintzak betez.
Euskadiko A kategoriako zinemaldiek, hala nola Donostia Zinemaldiak eta ZineBik, deialdi honen bidez eskuratutako film laburrak eta azken film luzea programazioan sartzeko konpromisoa hartu dute. Horrela, Euskadiko gizarteak eskuragarri izango ditu deialdi honek ematen dituen filmak.
Krisialdiak kulturaren eta zinemaren sektorearen jarduna eten duen eta haiek ekonomikoki mehatxupean jarri dituen testuinguru honetan, ezinbestekoa da horien jarduera dinamizatuko duten proiektuak sustatzea elkarlan-prozesuan bidez, eta hori egiten du deialdi honek ere, Eusko Jaurlaritzaren, Zineuskadiren, EitBren, Donostia Zinemaldiaren, ZineBiren eta Ezaeren arteko elkarlanaren emaitza baita.


