Donostiako Piratek jai eguna antolatuko dute abuztuaren 10ean Trinitate plazan
- DataAbuztuak 6
- Gaia Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa
Donostiako Piratek jai eguna ospatuko dute abuztuaren 10ean Trinitate plazan, «segurtasun neurriak errespetatuz». Egunak haurrentzako ikuskizuna, kontzertua, bertsoak eta ‘Izan Pirata’ dokumentala eskainiko ditu.
Donostiako Piratak kolektiboak prentsaurrekoa eman du asteazken honetan portuan, eta bertan azaldu dutenez, aurten, «egoera zaila bada ere, Aste Nagusiaren alternatiba eraikitzeko lanean jarraitzea» erabaki dutela.
«Uda berezi honetan, auzokideak eta elkar zaintzea aldarrikatu nahi dugu: arduraz jokatuz eta kontsumo eredutik haratago doan eskaintza bat antolatuz», adierazi dute Donostiako Piratek. Horregatik, ez dute «jai giro masiborik», nahiz eta ez dieten uko egin nahi «kalee


