Polo Garate: «Irudia, adierazpen modu bat da, haserreak agertzen ditut, maitasun kontuak, nitaz ari naiz nonbait»

  • Polo Garate: «Irudia, adierazpen modu bat da, haserreak agertzen ditut, maitasun kontuak, nitaz ari naiz nonbait»
Argia

  • DataAbuztuak 5
  • Gaia Ikusizko arteak

Barkoxen, aitaren beribildegi aitzinean finkatu digu hitzordua Polo Garatek (Donapaleu, 1967). Bertan konpondutako motorren burrunbek zerikisua omen dute, argazkilari xiberutarrak tresnen mekanikarekiko duen zaletasunarekin. Mendien maitale, itsasoa du amets eta bere Harleyren doinuak du bidaiarazten irudizalea. Tolosako estudiora itzuli aitzin, Kapera auzora eraman gaitu kafea hartzera.

Barkoxetik Tolosara, kondaiguzu zure bidea.

Maiz nabil joan etorrian Barkoxetik Tolosara. Okzitaniako hiriburu erdigunean da nire argazki estudioa. Bertan merkataritza argazkiak eta nire proiektu pertsonalak lantzen ditut, baina Barkoxtarra naiz eta biziki lotua natzazio inoiz utzi ez dudan herriari. Xiberutik 17 urterekin joan nintzen Tolosara argazkilaritza ikasketak egitera eta bertan egon nintzen gero lan egiteko. Tolosa aukeratu nuen Parise edo Bordelera ez bait nuen joan nahi, agian uso eta onddo kontuengatik. Tolosa hobetsi nuen ere kultura aniztun izateagatik eta rokarengatik baita ere. Erran daiteke musika eta bereziki punk-roka estiloa deskubritu izanak urrundu nauela muino hauetatik, musika barnakiago bizitzeko. Agian hastapenean, argazkilaritza burasoei saldutako aitzakia baizik ez zen izan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri