Cartoon Springboard 2020: Animaziozko talentu gazteentzako edizio berria Valentzian

  • Cartoon Springboard 2020: Animaziozko talentu gazteentzako edizio berria Valentzian

  • DataUztailak 28
  • Gaia Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoa

Epea zabalik irailaren 4ra arte.

--

Cartoon Springboard 2020ko urriaren 27tik 29ra ospatuko da Valentzian. Animazioaren sektoreko profesional berrientzako aukera paregabea da ekitaldia. Proiektuaren benetako heldutasuna neurtu ahal izango dute, eta telebista-kanalen beharretara edo banatzaileen eskaeretara egokituta dagoen jakingo dute.

Nork har dezake parte?

  1. Beren animazio-proiektu berria edo animazio-marka berria nazioarteko merkatuan garatu eta probatu nahi duten Europako talentu gazteak edota hainbat pantailatan banatu nahi dituztenak (360 ikuspegiarekin).
  2. Azken bost urteotan animazio eskoletan graduatu diren gazte talentudunak.

Zer proiektu mota aurkeztu daitezke?

  • Film luzeak (gutxienez 60 minutukoak).
  • Telebistako sailak.
  • Telebistako saio bereziak (gutxienez 26 minutukoak).
  • Cross-mediari buruzko proiektu animatuak.
  • EZ dira onartzen film laburrak.

Izena emateko epemuga: 2020ko irailaren 4a.

Info gehiago, hemen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri