Azucena Vieitesek bere lana aurkeztuko du Berlingo Bienalean
- DataUztailak 28
- Gaia Ikusizko arteak
Irailaren 5ean da hastekoa Berlingo Bienalaren 11. edizioa, nazioarteko pandemiak atzeratzera behartu ostean; eta azaroaren 1era bitarte luzatuko da. Bertan egongo da, besteak beste, Azucena Vieites artista hernaniarra bere obra aurkezten.
Vieitesek bere aurreko proiektuen berrirakurketa bat eramango du Berlinera egunotan; besteak beste, Coloring Book izeneko lan entzutetsua. Lan hau Vieitesek duen haurtzaroak munduari begiratzeko moduarekiko interesak eragindakoa da, baita estetika azpikulturalaren eta horren erreprodukzioaren lanketa bat ere. Euskal artistaren obra marrazki, serigrafia eta fanzine moduan erakutsiko da erakusketa espazioko beira-arasetan.


