Gasteizko gizarte-etxeek 409 ikastaro egokitu eskainiko dituzte urrian, eta hilekoa izango da programazioa

  • Gasteizko gizarte-etxeek 409 ikastaro egokitu eskainiko dituzte urrian, eta hilekoa izango da programazioa

  • DataUztailak 27
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Bestelakoak

  • 18.110 leku eskainiko dira, eta ez da zozketarik egingo izena emateko —irailaren 1ean hasiko da izen-ematea—

  • Murrizketak izango dira, eta edukiera-kontrolak, eta desinfektatu eta aireztatu egin beharko da ikastaroen artean

Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotzi Borja Rodríguezek aurkeztu du, Iñaki Gurtubai alkateordearekin batera, Gasteizko gizarte-etxeen sarearen 2020-2021 kanpainako jarduera eta ikastaroen programa, gaur goizean. Martxoan erabat itxi ziren instalazio horietako zerbitzuak pixkanaka berriro irekitzeari ekin ondoren, krisialdi sanitariora egokitu dute udal sailek programazioa —kultura-, hezkuntza-, kirol-, osasun- eta gizarte-jarduerak—.

“Gizarte-etxeen sarea funtsezkoa da gasteiztar askorenentzat, berebiziko garrantzia dute beren bizitzan hurbileko ekipamendu eta zerbitzu horiek. Erronka handia izan da programazioa egokitzea, segurua izan dadin, eta zuhurtzia handiz jokatu da. Udal teknikarien ahaleginari esker lortu da. Kultura-, hezkuntza-, kirol- eta gizarte-eskaintza zabala izango da. Nolanahi ere, erabiltzaileei eskatu beharra daukagu arauak zorrotz bete ditzatela”, nabarmendu du Borja Rodriguezek.

[...]

149 kultur ikastaro

Udalaren urrirako kultur eskaintzaren barruan, jarduera artistikorako hastapen-ikastaroak daude. Guztira, 149 ikastaro eskaintzen dira, 87 espezialitatetan, haur, gazte eta helduei zuzenduta. Guztira, 1.838 leku. Ikastaroen iraupena murriztearen ondorioz, moldatu egin da edukia, proiektu artistiko jakinetara edo trebetasun artistiko zehatzetara egokituz, eta hilean 4 edo 5 saiotan landuko dira horiek.

Bestalde, Udalaren Liburutegi Sareak irakurketa sustatzeko jarduera ugari eskainiko ditu, hala nola haur eta helduentzako ipuin-kontaketak, solasaldiak, liburu-aurkezpenak… Irakurketa erraza lantzeko irakurketa-klub bat ere jarriko da martxan, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta. Gainera, liburutegi-sareak berak eskainiko ditu behar diren liburuak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri