"Homeless Home" film laburra OIAF 2020 jaialdian lehiatuko da

zinea.eus

  • DataUztailak 24
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko edukiak sortu, ekoitzi eta garatzen dituen UniKo ekoiztetxe bilbotarraren Homeless Home lanak Ottawa International Animation Festival 2020 (Kanada) nazioarteko jaialdian parte hartuko du. Hala, 2D teknika erabiliz Alverto Vázquezek sortu duen animaziozko film laburra ‘Narrative’ sail ofizialean lehiatuko da.

Irailaren 23tik urriaren 4ra bitartean egingo dute OIAF 2020 edizioa, COVID-19aren pandemiak eraginda, online bidez. Guztira, 84 herrialdetako 92 film labur (VR eta animaziozkoak barne), 6 luze, Kanadako ikasleek zuzendutako 16 lan eta nazioarteko ikasleen 41 filmek osatuko dute egitaraua. Alberto Vázquezek zinegileak eta UNIKO ekoiztetxe bilbotarrak elkarlanean sortu duten Homeless Home lanak ‘Narrative’ sailean parte hartuko du, eta beste hiru lehiakide izango ditu.

Erdi Aroko testuinguruan gertatzen den fantasiazko istorio sozial eta existentziala da film laburra, eta Annecyko Epaimahaiaren Saria eskuratu berri du iragan ekainean, nazioarteko animazio jaialdiak banatzen duen errekonozimendu nagusienetarikoa. Lehen euskal film laburra izan da saria jasotzen. Irailaren 1etik 5era egingo duten Pixelatl jaialdian ere lehiatuko da.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri