Bilbok Musika-Música 2021 jaialdia ospatuko du, Vienari buruzkoa, martxoaren 5, 6 eta 7an

  • Bilbok Musika-Música 2021 jaialdia ospatuko du, Vienari buruzkoa, martxoaren 5, 6 eta 7an
bilbao.eus

  • DataUztailak 24
  • Gaia Musika

Ospakizun horrekin hiriei buruzko zikloa amaituko da, 2019an Londres eta New York-ekin hasi eta 202an Parisekin segida izan zuena.

Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Brahms eta Mahler, besteak beste, izango dira Bilboko jaialdian, goren-goren mailako artistek eta taldeek interpretatuta.

Gaur aurkeztu da, halaber, jaialdiaren irudia, Elena Odriozola marrazkilariak egina.

Jaialdiaren antolatzaileek zorrotz-zorrotz betearaziko dute COVID-19aren pandemiaren ondorioz izan litezkeen arriskuak eragoztearren osasun agintariek ezarritako arauak.

Musika-Música 2021 jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, martxoaren 5ean, 6an eta 7an ospatuko da, Vienako hiria izango delarik protagonista. Horrela, Jaialdiak amaiera emango dio 2019an Londres eta New Yorkekin hasi eta 2020an Parisekin segida izan zuen zikloari.

Kulturako udal taldea dagoeneko lanean ari da datorren urteko jaialdiaren programazioa lantzen, ospakizunak duen egitarauzko kalitateari eustearren, betiere musika klasikoa herritar guztien artera zabalduz eta hurbilduz. Austriako hiriburua izan da hautatua, bera delako musikaren hiriburu nagusia.

Bilbo Vienaren pareko bihurtuko da, eta martxoko lehenengo asteburuan, musikaren hiriburua izango da. Austria beti izan da musika-konpositore handien herrialdea, eta obra bikainak eman izan dizkio musikaren historiari. XVIII. mendean eta XIX. mendearen zati batean, Austriako hiriburua musikaren Europako hiriburua izan zen, eta Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Brahms edo Mahler izan zituen ordezkari.

Juan Mari Aburto alkateak eta Gonzalo Olabarria kultura zinegotziak eman duten prentsaurrekoan, Bilboko alkateak hau adierazi du: “Bilbo, hiru egunean, musika klasikoaren hiriburua bihurtuko da, bere garaian Austriako hiriburua bihurtu zen bezala, eta gure artean izango ditugu nazioarteko, Estatuko eta bertako talde ospetsuak, kalitatea ondo frogatua dutenak”.

Beste alde batetik, Gonzalo Olabarriak jakitera eman duenez, “Bilbok Vienako giroa berregingo du eta Austriako hiriburuan sortutako musikaz gozatuko du. Konpositoreak hemen izango dira, bai eta ikasleak ere, biharko musikariak izateko hautagai direnak, eta urtero bezala joango dira jaialdia bizitzera”.

ELENA ODRIOZOLA KARTELAREN EGILE

Era berean, gaur aurkeztu da Musika-Música 2021 jaialdia iragartzeko irudia, Elena Odriozola donostiar marrazkilariak egina. Bera da nazioartean osperik handienetakoa duen marrazkilarietako bat, ikusi besterik ez dago bere lan oparoa eta Estatuan nahiz nazioartean eman dizkioten sariak eta agertu dizkioten ezagutzak. Sarien artean, besteak beste: Literaturako Euskadi Saria, marrazkiengatik (2009, 2013), Marrazkigintzako Estatuko Saria (2015), eta Irudiztapenari buruzko Bratislavako Biurterokoaren Urrezko Sagarra (2015).

Oraingo aldi honetan, Elena Odriozolak Viena irudikatu du kartelean, eta, irudikatu ere, Austriako hiriburuan bildu zen musikazko jeinutasun guztia iradoki zuen musaren gisa.

COVID-19AREN KONTRAKO PROTOKOLOA

Jaialdiaren antolatzaileek zorrotz-zorrotz betearaziko dute COVID-19aren pandemiaren ondorioz izan litezkeen arriskuak eragoztearren osasun agintariek ezarritako arauak

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri