Harkaitz Martínez San Vicente: "Txalaparta jolasa da guretzat eta sortzen duguna horren ondorioa da"

  • Harkaitz Martínez San Vicente:

  • DataUztailak 23
  • Gaia Musika

Oreka TX taldeak 'Klokea' izeneko disko berria aurkeztuko du gaur, Jazzaldiaren baitan, Donostiako Trinitate Plazan, 21.00etan

Oreka TX taldea 1997an sortu zuten Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek. Txalapartarekiko grina ogibide bihurtzea lortu zuten eta ordutik hona, proiektu desberdinetan parte hartuz, munduko txoko askotara bidaiatzeko aukera izan dute, beti, jakina, txalaparta aldean zutela. Urteek aurrera egin ahala, taldea ere handitzen joan zen, eta horren lekuko, aurreko udan Usurbilgo Txokoalden duten lokalean grabatutako azken diskoa, Klokea izenekoa. Udan zehar hainbat kon-tzertu eskainiko dituzte taldearen sorkuntza propioa aurkezteko, eta aurtengo Jazzaldi berezi honetan ere tokia izango dute. Gainera, oso giro euskaldunean arituko dira, Michel Portalek osatuko baitu gaueko egitaraua. Harkaitz Martinez de San Vicentek euren ibilbideari buruzko xehetasun guztiak azaldu dizkio egunkari honi.

Oreka TX-entzat zer esanahi du txalapartak?

–Izenean daramagu, guretzat lehenengo instrumentua izan delako eta hortik abiatu garelako musikaren mundura. Beti gustatu izan zaigu esatea txalaparta ez dela bakarrik tresna fisiko bat: txalaparta, berez, jotzen duten bi pertsona horien artean ematen den harremana edo komunikazioa da. Beste instrumentuek ez dituzten eta oso bereizgarriak diren elementu ba-tzuk ere baditu. Adibidez, erritmoa partekatu behar dela, batak besteari entzun behar diola, elkarren artean osatzen dela melodia, eta beti bi pertsonen arteko sorkuntza bat dela.

Asko aldatu al da zuen estiloa 1997an taldea sortu zenetik?

–Bai; izan ere, estiloa pixkanaka egiten den zerbait baita. Hasi ginenean, beharbada, taldea sortu aurretik genekiena bakarrik jotzen genuen, eta nik uste dut, batez ere, azken hamar urte hauetan finkatu dela Oreka TX taldearen soinua. Koklea, orain aurkezten dugun diskoa, horren adierazle da. Besteetan, gehiago egon gara proiektu konkretu bati lotuta (Nomadak, bidaiekin zerikusia duena; Quercus Endorphina, munduko musikari desberdinekin egin genuen; Silex-ek harriarekin du lotura...) eta oraingo honetan talde soinu hori finkatu egiten da.

Lau disko kaleratu dituzue, baina elkarlanak askoz ere gehiago izan dira.

–Aurten 23 urte betetzen ditu taldeak eta egia da lau disko gutxi direla, baina beste hainbat proiektutan ere aritu izan gara. Proiektu horien artean, adibidez, Hybridek eman zuen bere fruitua; Tosta bandarekin aritu ginen; enpresa japoniar batentzat disko bat ere enkargatu ziguten... Horiek ez ditugu gure diskografiatzat har-tzen, baina kolaborazio asko egin ditugu eta estilo oso desberdinak landu ditugu. Orain El columpio asesino taldearen disko batzuetan kolaboratzen hasi gara, eta organista batekin ere badugu proiektu bat martxan. Bestalde, Euskadiko Orkestrarekin ere aritu izan gara, esate baterako. Guri txalaparta estilo desberdinetara egokitzea gustatzen zaigu, eta ez bakarrik gure musika egitea. Ez du beti gauza berak balio eta pentsatu behar da testuinguru bakoitzean zer datorren hobekien.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri