"Bizitza ederragoa, errazagoa eta ingurune atseginak sortzen dituzten objektuak" sortu ditu Muka Design Labek
- DataUztailak 23
- Gaia Bestelakoak
Bere Estudioa abian jartzen hasi ziren, produktuaren diseinuan arreta jartzeko asmo argiarekin,”nahiz eta beti espazioen diseinuarekin konbinatu dugu gure lana”. Beste profesional eta enpresa batzuekin izandako lankidetzari esker, duela urte batzuk hasi ziren lanean nazioartean, Txinan eta AEBn batez ere: ”Garai hartan, hemengo merkatua geldoagoa zegoen, eta produkzio asko Asiara deslokalizatu egin zen”, azaltzen dute Laxmi Nazabal eta Lucas Abajoek, Arte Ederretako eta Diseinu Ingeniaritzako lizentziadunak, bere bi mundu sortzaileak Muka Design Lab-en, konbinatzen dituztenak.
Altzariak, tresneria eta etxetresna elektriko txikiak “nortasunez eta izaeraz” sortzen dituen enpresa espezializatua zarete. Ezbairik gabe, proiektu bakoitzean adierazten zailak diren ezaugarriak dira…
Bai, pixkanaka gehiago espezializatu gara altzarietan, diseinuari halako ezaugarriak ematea errazagoa baita. Baina edozein proeikturi berrikuntzaren eta lehenago ustiatu ez diren bideen esplorazioaren abiapuntutik ekiten diogu.
Altzariarekin zerikusia duen orotan, objektuen alderdi estetikoa eta formala gehiago lantzen da; eta produktu teknologikoen arloan berriz, bere alderdi teknikoenean. Adibidez, gogoan dut Gipuzkoako esne ekoizpen txiki baten proiektua, Iztuetan, non beraiek esnea saltzen zuten poltsako pitxerra egin behar genuen. Azkenik, ekoizpen txikia izanik, 3Dko inprimaketa erabili genuen ontzia egiteko, eta 10 prototipo baino gehiago egin behar izan genituen material egokia bilatzeko. Proiektu honetan, estetika oso landuta duenez, ez da ikusten produktuaren berrikuntza-maila, baina asko gustatzen zaigu estetikak eta berrikuntzak sinbiosi perfektua egiten duten proiektuak garatzea, produktu berritzaileak diseinu-pieza bihurtzea.


