Cristina Iglesiasen eskultura hilaren 21ean eramango dute Santa Klarara, helikopteroz

  • Cristina Iglesiasen eskultura hilaren 21ean eramango dute Santa Klarara, helikopteroz
    Helikopteroa garabiaren piezak eramateko prestatzen 2019an. Argazkia: Boulevard, Radio Euskadi
eitb.eus

  • DataUztailak 20
  • Gaia Ikusizko arteak

Operazioa 2019ko urrian itsasargia husteko lanak egin dituen garabia eramateko egin zenaren antzekoa izango da.

Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko (Donostia) itsasargirako sortutako eskulturaren oinarrizko pieza den brontzezko ontzi handia asteartean, uztailak 21, eramango dute uhartera. Guztira, 45 bidaia inguru egingo ditu aireontziak.

Eibarko lantegian ontzia eraikitzeko lanak amaituta, Donostiako Udalak gaur argitaratu ditu lanen data eta zehaztasunak.

Helikoptero batek eramango ditu piezak Pasealeku Berritik uhartera. Aireontziak egingo duen lanak 2019ko urrian itsasargiaren huste lanak egiteko garabia eramatekoen antzekoak dira.

Garraio lanak 06:30ak aldera hasiko dira, eta ordu horretatik aurrera, debekatuta egongo da Jorge Oteizaren eskultura dagoen aparkalekutik Carlos Blasco Imaz plazara (Aquarium gaineko plaza) pasatzea.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri