Gazteentzako kultura-ondareko prestakuntza-beka

  • Gazteentzako kultura-ondareko prestakuntza-beka

  • DataUztailak 17
  • Gaia Ondarea, Bestelakoak

UNESCO Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntzaz, ordaindutako prestakuntza-beka bat eskaintzen du bere garapen kultur programan praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Zer sartzen da bekan?

  • 4 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2020ko irailaren 7tik abenduaren 31ra)
  • Lanaldi erdira eredu erdipresentzialean, UNESCO Etxeko egoitzan (Bilbo).
  • Prestakuntza-plana.
  • Ordainsari gordina: 450 €/hil.

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • Probintziako gazteekin UNESCO Etxeak egindako Ondare Up tresna didaktikoa ezarri.
  • UNESCO Etxetik garatzen diren Kultura Ondarearekin harremana duten ekintza desberdinekin elkarlana egin.
  • Beka amaierako txostena egitea.

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, irailaren 4an).
  • Kultura ondarearen kudeaketan eta ezagutzan ikasketak izatea.
  • Euskara-maila altua izatea.
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea.
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei.

Zer aurkeztu behar da?

  • Curriculum vitaea.
  • Motibazio-gutuna.
  • Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria.

Bidali zure hautagaitza: Eva Quiroga: e.quiroga@unescoetxea.org

Eskaera abuztuaren 3ra arte bidal dezakezu.

 

 

 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri