Inaxi Etxabe bertsolaria hil da

  •  Inaxi Etxabe bertsolaria hil da
    Iñaxi Etxabe
hitza.eus

  • DataUztailak 12
  • Gaia Arte eszenikoak

Bertsopaper asko idatzi zituen Inaxik, eta XX. mendeko emakume bertsolarien aitzindarietako bat izan zen.

Oikiako Soburutz baserrian 1933an jaioa, Zarautzera ezkondua zen. Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bertso idatziak, eta Basarriren bertso batzuei erantzunez egindako sorta hau izango da beharbada ezagunena. 

Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldi oso baten lekuko izan zen, eta oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen, hark jantzi ziolako Beñat Gaztelumendiri txapela. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri