Zetak-ek, Gazteari 30. urteurrenean oparitutako abestia plazaratu du: 'Hegan'

  • Zetak-ek, Gazteari 30. urteurrenean oparitutako abestia plazaratu du: 'Hegan'
    Bideoklipeko irudia

  • DataUztailak 2
  • Gaia Musika

Gazteako 'Dida' irratsaioak estreinatu du asteazkenean, uztailaren 1ean. Ostegunean, Zetak taldeak akustikoan joko du abestia Tabakaleran, bertatik egingo den 'Gu' irratsaio bereziaren baitan

Gaztearen 30. urteurrenean, Pello Reparaz gidari duen Zetak taldeak 'Hegan' abestia oparitu dio EiTBko irratiari. Abestiaren estreinaldia asteazken honetan, uztailaren 1ean, izan da Gazteako 'Dida!' irratsaioan. Ondoren, Gazteako webgunean zintzilikatu da abestiaren bideoklipa, eta gainerako EiTBko hedabide eta sare sozialen bidez zabalduko da.

90. hamarkadan jaio zen Gaztea eta 90ean jaiotakoak dira, halaber, Pello Reparazek sortutako 'Hegan' abestiko protagonistak. Are gehiago, 1990eko udaberrian jaio ziren bai Gaztea eta baita Pello ere. Egun gutxiren aldearekin baino ez. Horregatik «hegan egiten duten 90eko bi bala» dio kantuak. Zetakek antzekotasun hori kontuan izan du eta Gaztearen urtemugari ekarria egin nahi izan dio, aldez aurretik sortuta zeukaten abestia oparituz.

Halaber, ostegunean, uztailaren 2an, Zetak taldeak akustikoan joko du 'Hegan' abestia Tabakalerako Prisman. Ibon Fernandezek, Ainhoa Etxebarriak eta Alain Perezek gidatzen duten 'Gu' irratsaio berezia eskainiko du Gazteak bertatik eta irratsaioaren baitan eskainiko du emanaldia Zetakek.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri